Antxoaren kuota handiegia da ICESentzat
BRUSELA. Europako Batasunak ezarritako antxoaren kuota, 15.600 tonakoa, gehiegizkoa da Michael Sissenwine ICESeko aholkularitza batzordeko presidentearentzat. 11.000 tonatik gora antxoa muga biologiko seguruen barruan egoteko portzentajea %50ekoa dela dio. Europako Batasunak 15.600 tonako kuota ezarri zuen antxoarentzat, ICESek berak egindako gomendioetan oinarrituta.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu