Hego Euskal Herrian jaitsi egin zen langabezia apirilean. Izan ere, hil horren bukaeran, martxoaren amaierako datuekin alderatuta, 5.206 lagun gutxiago zeuden lanik gabe, gaur Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak jakinarazi duenez. Lau herrialdeetan egin du behera langabeziak.
Dena dela, iaztik hazi egin da langabezia: 2009ko apiril bukaeran baino 16.102 pertsona gehiago daude beharrik barik orain. 176.672 lagun daude langabezian.
Datuak
Araba. Apiril bukaeran 20.225 langabe (martxotik -219, iazko apiriletik +1.551).
Bizkaia. Apiril bukaeran 73.709 langabe (martxotik -2.293, iazko apiriletik +6.672).
Gipuzkoa. Apiril bukaeran 40.366 langabe (martxotik -1.313, iazko apiriletik +3.966).
Nafarroa. Apiril bukaeran 42.372 langabe (martxotik -1.381, iazko apiriletik +3.913).
Hego Euskal Herria. Apiril bukaeran 176.672 langabe (martxotik -5.206, iazko apiriletik +16.102).
ekonoMIA
Apirilean 5.206 lagun gutxiago zeuden Hegoaldean lanik gabe
Lau herrialdeetan jaitsi da langabezia, Espainiako Lan Ministerioak gaur emandako =ldatuen==http://www.tt.mtin.es/periodico/laboral/201005/ABRIL.pdf=l arabera. Joan den urtetik hazi egin da, ordea, beharrik gabeko pertsonen kopurua: 16.102.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu