ekonomia

Apirilean martxoan baino 1.169 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian

Nafarroan 148 langabe gehiago zeuden, Araban 432, Gipuzkoan 53, Bizkaian 536. Joan den urteko datuekin alderatuz, 55.897 pertsona gehiago zeuden beharrik barik.

2009ko maiatzaren 5a
15:26
Entzun
Espainiako Enplegu Institutuak (INEM) langabeziari buruz eman dituen azken datuen arabera, apirilean martxoan baino 1.169 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian; Nafarroan 148 langabe gehiago, Araban 432, Gipuzkoan 53, Bizkaian 536.

Hala ere, igoera aurreko hilabeteetakoa baino motelagoa izan da baina, iazko datuekin alderatzen badira, berriz, langabe kopuruak asko egin du gora. Izan ere, joan den urteko apirileko datuekin alderatuz, 55.897 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian; Nafarroan 15.491 (+%67,45) langabe gehiago, Araban 7.292 (+%64,07), Bizkaian 21.412 (`%46,93), Gipuzkoan 11.702 (+%47,38) gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.