Iaz 40 kooperatiba sortu ziren Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian, eta denen artean, 653 lanpostu eragin zituzten, Elkarlaneko zuzendari Francisco Javier Sanzek atzo jakinarazi zuenez.
Kooperatibak bultzatzeko elkartea da Elkarlan eta sektoreko datu esanguratsuenak eman zituen Sanzek. «2004an sortutako kooperatiba guztietatik, enpresa proiektu berriak izan ziren 34 inguru. Besteak, aldiz, kooperatiba bihurtutako negozio egonkorrak». Azken sei horiek 444 lanpostu bildu zituzten, eta kooperatiba jaioberriek 209. Herrialde mailako datuak eman zituen Sanzek, gainera. Gipuzkoan 19 kooperatiba sortu ziren, 18 Bizkaian eta hiru Araban. Gehienak ere Elkarlanerako Kooperatibak izendapena hartu zuten. Baina irakaskuntza sustatzeko kooperatibak ere ugaritu ziren. Izan ere, elkarte anonimoak izatetik kooperatibak izatera pasatu ziren lauzpabost ikastola.Sanzek iragarri zuen iaz bezainbeste kooperatiba sortuko direla aurten Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian: «Emaitza oso ona da 2004koa, orain bi urte baino 10 kooperatiba gehiago bultzatu baikenituen». Marka horri eutsi nahi dio Elkarlanek.Dena den, elkarteko zuzendariak azaldu zuen zenbait proiektu bertan behera geratzen direla urtero-urtero. «Iaz, 15 bat, egitasmoak ez zirelako egingarriak, ezin zutelako kooperatiba itxura hartu, edo dena delakoagatik». Elkarlanek 400 kontsulta jaso zituen 2004an.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian 40 kooperatiba sortu ziren iaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu