Arabako nekazarien sindikatu UAGAk plazaraten duen Ardatza aldizkarian jasotzen dira datu horiek. Hain zuzen ere, Arabako nekazari kooperatibetan iaz baino %23,41 zereal gutxiago jaso dute: zehazki, garaia iaz baino %14,95 gutxiago; oloa, %4,68 gutxiago, eta garagarra, %37,86 gutxiago.
Jasotako labore kopurua ez ezik, alearen kalitatea ere eskastu egin da, eta balio negatiboak eman dituzte proteinetan eta pisu espezifikoan. Garia eta, bereziki, garagarra dira kalitate eskasekoak atera diren zerealak.
Nekazaritza