Arabako metalgintzako negoziazioa kolokan dago

2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. ELAk eta LABek ohartarazi diote SEA Arabako patronalari hautsi egingo dutela metalgintzako lan itunari buruzko negoziazioa, lanaldia luzatzeko proposamena kentzen ez badu. Halaber, salatu dute soldaten igoera produktibitateari lotzeko proposamena ere. Sindikatuek uste dute SEAk langileen soldatak jaitsi nahi dituela eta doi-doi kontrakoa eskatzen dute beraiek, gutxieneko sariak 16.700 eurotik 19.000ra emendatzea proposatu baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!