Arabako ostalaritzako greba, bertan behera
GASTEIZ. CCOOk eta UGTk enpresen proposamena onartu dute eta bertan behera utzi dute Arabako ostalaritzan gaurko, biharko eta etzirako deituta zuten greba, ELArekin eta LABekin batera. UGTren esanetan, soldatak KPIaren arabera igotzea hitzartu dute. ELAren iritziz, akordioak ez ditu baldintzak hobetzen eta, greba utzita, aukera bat galdu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu