Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, 2009ko azken hiruhilekoan landunak ugaritu egin dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Hala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 951.200 ziren okupatuak, aurreko hiruhilekoan baino 3.400 gehiago.
Nolanahi ere, probintzia batetik bestera aldea dago. Bizkaian 4.400 enplegu garbi gehiago ziren azken hiruhilekoan, Araban ehun, eta Gipuzkoan, aldiz, 1.100 galdu ziren. Emakume eta gizonen aretan ere alde nabarmena dago: 4.200 gizon gehiago ziren okupatuak eta 700 emakume gutxiago.
Sektoreei dagokienez, industriak (3.200), eraikuntzak (1.700) eta nekazaritzak (800) irabazi dute enplegua. Zerbitzuetan, aldiz, 2.300 galdu dira.
Ekonomia