GASTEIZ. Araban proiektu eta negozio berritzaileak sor daitezen ekintzailetza sustatuko dute hainbat lehiaketa eta topaketaren bidez, eta Araba Ekinean egitasmoak bilduko ditu horiek guztiak oraingoan ere. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Vital fundazioak elkarrekin antolatzen dute, eta aurten, planetaren erronkei aurre egingo dieten ideiei jarriko diete arreta berezia. Moonshot-ak ekintzailetzarako leloa aukeratu dute horretarako, asmo eta erronka konplexuei erantzuteko ideia berritzaileetan azpimarra egiteko.
Zure ideiak balio du izeneko ideia lehiaketa da horietako bat. Martxan da dagoeneko, eta martxoaren 13a bitarte izango da proposamenak aurkezteko aukera. Irabazleen artean guztira 10.000 euro baino gehiago banatuko dira sarien bitartez. Apirilean 2an egingo duten Ekin Day jardunaldian jakinaraziko dute zer proiektuk irabazi duten. Iaz, esaterako, 55 proposamen aurkeztu zituzten.
Egun hori ekintzaileen arteko topaketa bat egiteko ere baliatuko dute. Urte osoan beste hainbat topaketa ere egingo dira, nolanahi ere; Ekin Breakfast izena jarri diete topaketa horiei, eta Araba osoan egingo dituzte, tokian tokiko erronkak ardatz hartuta: ardogintza eta industria, kasurako.
Horrez gain, Startup Europe Week egitasmoa ere egingo dute, ekintzaileei negozio ideiak bultzatu eta garatzen laguntzeko. Egitasmoa EBk bultzatua da, eta bosgarren aldia du aurten Araban. Martxoan egingo dute Gasteizenn.
Araban, hainbat jarduerarekin sustatuko dute ekintzailetza
Araba Ekinean egitasmoak lehiaketa eta topaketa bidez bultzatuko du negozio eta proiektu berrien sorkuntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu