Aramaion txahal hermafrodita jaio berri da: sexu arra eta emea ditu. Geure indizeak ere, igoera eta jaitsierak, biak izan zituen atzo. Lehen orduetan gorantz ekin zion arren, ondoren kontuak hoztu eta galerak iritsi ziren; txikiak, hori bai. Herbehereetako ezetzak euroari egin beharreko kaltea eginda, pixka bat indartu zen eurogunearen txanpona eta errenta finkora jo zuen diruak. Errenta aldakorrean joera ezberdinak izan ziren, petrolio garestiak euro ahulagoarekin eragin ditzakeen kalteen jakitun. %2 pasa galdu zuen Iberia hegaldi konpainiak. Baina indizea hermafrodita izan ohi da gehienetan, eta Altadisek irabazi zuen %2 pasa, Ibex-35 indizeari bost puntu pasa gehituz. Blue chip-ak ere ez ar ez eme gelditu ziren, aldaketa oso apalekin. 1.697 milioiren akzioak salerosi ziren eta EBZk aho batez onartu zuen interes tasak bere hartan mantentzea.
-Azkoyen+%2,04) Nafarroako banaketa makina egileak 25 akzioko berri bana emango die bere akziodunei. Aurtengo lehen hiruhilekoan, iazkoan baino %7 gutxiago saldu arren, orduko galerak irabazi bihurtzea lortu du enpresak. Iaz 2,3 milioi galdu eta aurten milio bat irabazi du. Hurrengo akziodunen batzarrean doako kapital hedatzea egiteko asmoa agertu ondoren, 7 euroen mugara hurbildu da berriz ere akzioaren kotizazioa.
BURTSA
Aramaioko txahala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu