Ikara gaitzaren foku bat detektatu dute Zestoako artalde batean

Ardi bakarra gaixotu da, baina baliteke beste hogei arriskuan egotea. Gaitzak animalien nerbio sistemari eragiten dio, baina ez da arriskutsua gizakientzat.

Artalde bat. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Artalde bat. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2026ko urtarrilaren 16a
20:24
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ikara gaitzaren foku bat detektatu dute Zestoako (Gipuzkoa) artalde batean. Espainiako Nekazaritza Ministerioak argitu duenez, ardi bakarra dago gaitzak jota, eta baliteke beste hogei arriskuan egotea. Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du, eta nabarmendu gaixoturiko aleak bakarrik hilko dituztela.

Ikara edo dardarizoa ingelesezko scrapie izenez ere da ezaguna, eta, ardien eta ahuntzen nerbio sistemari eragiten badio ere, ez da arriskutsua gizakientzat. Gaitz kronikoa da, listuaren, mukien eta bestelako jariakinen bitartez kutsatzen da, eta paralisia eragin diezaieke animaliei. 

Gaitz ezaguna da Euskal Herrian, iaz bi kasu egon baitziren Nafarroan; gaixoturiko animaliak hil egiten dira, ez baitu sendabiderik. Eusko Jaurlaritzak hori zehaztu du aurtengo kasuari buruz, gaixoturiko animaliak bakarrik hilko dituztela. ENBA nekazarien sindikatuak ere izan du kasuaren berri, eta nabarmendu du fokua ez dela larria. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.