EKONOMIA

"Arduraz" jokatzeko eskatu die Aburtok patronalari eta sindikatuei, akordio bat egiteko

Langabezia tasa "izugarria" dela baina datuak "pixkanaka hobetzen" ari direla adierazi du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak.

2013ko ekainaren 28a
12:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Uztailaren 7rako berritzen ez diren hitzarmen kolektiboak iraungi eta langile horiei Espainiako lan erreforma ezarriko zaie. Horregatik, "arduraz" jokatzeko eta egun hori baino lehen akordio bat egiteko eskatu die Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Juan Maria Aburtok sindikatuei eta patronalari.

Euskadi Irratian hitz egin du Aburtok. Esan du egoera "nahiko larria" dela, ez baitakite "zein izango den egoera" hitzarmen kolektiboak iraungitzen badira. "Ziurrenik, zalantzan jarriko da gizartearen kohesioa", iragarri du.

Jarduera ekonomikoak "segurtasuna" behar duela eta, akordiorik ezean, segurtasun hori "desagertu" egingo dela uste du Aburtok, akordioaren garrantziaz ohartarazteko.

Langabeziaz ere jardun du. Esan du lanik gabe dauden beharginen kopurua "izugarria" dela, baina gaineratu du "pixkanaka hobetzen" ari direla datuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.