Armstrongen indarra

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Lidergoaren borrokan dabil 37 urteko estatubatuarra; Champs Elysees biharko etapa balitz legez. Eta gure indizeei gertatzen zaiena gertatzen zaio ziurrenik: ez duela berak uste beste indar. Alpeak eta Pirineoak iritsi aurretik ez da inoiz Tourrik erabaki eta maillot horia, gaur, 9.500eko langa bezala da Ibex-35 (-%0,51) indizearentzat: mugarri psikologiko soil bat. Salmentek, gorriek irabazi zuten atzo taldekako erlojupekoa, bai Wall Streeten bai gurean: Ibex-35en kasuan, 1.848 milioiren salerosketa izan zen. Blue chip-etan Repsol-YPF eta Iberdrolak %1,5na pasako galerak izan zituzten, eta beste liderrak euren babespean mugitu ziren, indar gehiegirik xahutu gabe. Galerak ere akzio txikienetan izan ziren handien: Telecinco (-%3,86) eta Ferrovial (-%2,73) lekuko. Enpresa bakoitzaren mozkinetan, banakako erlojupekoetan, agian bai; baina erreferentzia makroekonomikorik gabe, taldekako erlojupekoan, ez da Tourrik erabakiko.



Industria. Alemaniako eskari industrialen maiatzeko %4,4ko igoera izan zen atzoko berri on ia bakarra. Eurogunetik kanpoko eskariak %8,2 handitu dira. Bankuek mailegu gutxi ematen dizkietela salatzen ari dira, ordea, enpresa industrialak.



Caixa Catalunya. Caixa Catalunyaren hipoteka zedulei (hipoteka onenen bermearekin jaulkitako zorra) kaudimen kalifikazioa gutxitu die Fitch rating etxeak, lehengo AA+etik, oraingo AAra. Hipotekak ematen jarraitzea zailduko dio horrek kutxari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.