ARRANTZA. Jaurlaritza antxoa kuotak murrizteko prest dago

Harrapaketak herena gutxituko lirateke behin-behinean datorren urteko lehen erdian

Erredakzioa
2004ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Europako Batzordeak Bizkaiko Golkoko antxoaren harrapaketa kuotak %85 murriztu nahi dituela eta, Galizia, Asturias, Kantabria eta EAEko administrazioetako arrantza arduradunak Santanderren bildu ziren atzo datorren astean Bruselan egitekoa den bilerarako jarrera adosteko. Batzordearen asmoei aurre egiteko, antxoa harrapaketak murrizteko proposamena adostu zuten. Datorren urteko lehen sei hilabeteetan gehieneko harrapaketa behin behinean 30.000 tonatik 20.000 tonara jaisteko prest agertu ziren. Eta proposamenaren arabera, udaberriro Eusko Jaurlaritzak eta Frantziako Gobernuak egiten duten ebaluazio bileran aztertuko litzateke 2005eko ekainetik aurrera zer egin.

Luis Miguel Macias Jaurlaritzako Arrantza sailburu ordearen arabera, proposamena «formula malgua da» eta aintzat hartzen ditu antxoaren egiazko egoera eta kaltetutako eremuen egoera sozioekonomikoa. Gainera, «zientifikoki oinarri handiagoa du», Maciasen ustez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.