ARRITXU IRIBAR

2016ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Jaiotze data. Zumaia, 1963.

Ikasketak. Euskal Filologia.

Ibilbide profesionala. Ikasketak amaitu bezain pronto hasi zen irrati esatari, Euskadi Irratia sortu eta lau urtera. Lehenbizi, Joxerra Gartziak gidatzen zuen goizeko saioan aritu zen, bi urtez. Ordubeteko magazin bat zuzendu zuen gero, kirol lasterketen jarraipena egitea proposatu zioten arte. Txirrindularitzarekin lotua dago haren ahotsa. Kirolzalea izanik, zaletasuna ogibide bihurtu zitzaion kirol emankizunak lantzen hasi zenetik. Urriaren 1ean, 29 urte beteko ditu irratian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA