Enpresak

Arteche taldea burtsaratu egingo da

40 milioi euro bildu nahi ditu, erosketak egiteko.

Arteche Lantegi Elkartearen ikurra, haren fabrika batean. ARTECHE
Iker Aranburu.
2021eko maiatzaren 10a
11:41
Entzun

Arteche Lantegi Elkartea batu egingo zaie burtsan kotizatzen duten enpresei. Akzioen zati bat finantza merkatuetan salgai jartzea proposatu dio zuzendaritzak administrazio kontseiluari, eta, oniritzia jasoz gero aurki hasiko dira haren tituluak BME merkatuan kotizatzen.

Burtsaratzearen helburu nagusia enpresaren hedapena finantzatzea izango dela azaldu du taldeak, eta enpresaren kontrolak Artetxe familiaren esku jarraituko duela.

1946. urtean sortu zen Arteche, eta Mungian (Bizkaia) du egoitza. Ekipo elektrikoak egiten ditu (transformadoreak, sareak, trenbideetarako gailuak, sentsoreak...), eta munduko enpresa garrantzitsuenetako bat bilakatu da sektore horretan. Gaur egun, 11 lantegi ditu Europan, Amerikan eta Asian, horietatik bi Euskal Herrian (Mungiakoa eta Gasteizkoa), eta 2.000 langiletik gora.

2020. urtean 265 milioi euroren salmentak izan zituen Artechek, eta haren helburua da 2023rako 300 milioira iristea. Eros ditzakeen hainbat enpresa ditu begiz joak, eta horretan lagun diezaiokete burtsan bildu nahi dituen 40 milioi euroek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.