Aske geratu dira urtarrilaren 30eko grebarekin lotuta Iruñean atxilotutakoak

Espainiako Poliziak hiru pertsona atzeman ditu ostegun goizean Nafarroako hiriburuko Donibane auzoan.

jokin sagarzazu
2020ko otsailaren 13a
16:45
Entzun

Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu ostegun goizean Iruñean, urtarrilaren 30eko greba orokorrean Donibane auzoko piketean izandako liskarrekin lotuta. Polizia etxetik pasatu eta gero, aske geratu dira, 11:00 aldera.

Ahotsa.info-ren arabera, greba egunean apustu etxe baten aurrean eginiko protesta batengatik jarritako salaketa baten harira atxilotu dituzte. Egun hartan, poliziek gogor jo zituen piketeko kideak (goian bideoa), eta hainbat pertsona zauritu zituzten. Foruzaingoak pertsona bat atxilotu zuen han.

Hego Euskal Herri osoan urtarrilaren 30ean eginiko mobilizazioetan hamalau lagun atxilotu zituzten; tartean, Iruñerriko bederatzi gazte. La Morea merkataritza gunean eginiko protesta batean atzeman zituen Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak. Hurrengo egunean aske geratu ziren. Babesa ematera epaitegiaren aurrean bildutakoei oldartu zitzaien Foruzaingoa, eta, momentu horretan, beste pertsona bat atxilotu zuten.

Handik astebetera, beste gazte bat atxiki zuten Burlatan (Nafarroa). Greba egunean pikete batean parte hartzea leporatu zion Espainiako Poliziak. Guztira, hemeretzi lagun atxilotu zituzten, greba deialdiarekin loturik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.