Istiluak izan ziren atzoko greba egunean. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen Gasteizen, eta sei lagun zauritu zituen. Ertzainak manifestazioan parte hartzen ari zirenei oldartu zitzaizkien, behin baino gehiagotan, eta pertsona bati hiru saihets hezur hautsi zizkioten. Makuluak zituen herritar bat ere jo zuten. Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideari ere kolpe bat eman zioten. Zaurituek Santiago ospitalera joan behar izan zuten zauriak artatzera.
Sestaon, Trapagaranen eta Gernikan ere lagun bana atxilotu zuten. Bilbon istiluak izan ziren Corte Inglesen kanpoan, zenbait lagun barrura sartzen saiatu zirenean.
EAk, LABek, Aralarrek eta ESK-k Ertzaintzaren jokaera kritikatu dute. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak dimisioa eman dezala eskatu dio Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari. Aralarrek, EAk eta Ezker Batuak Aresen agerraldia eskatu dute Eusko Legebiltzarrean, Ertzaintzaren jarrera azal dezan. EAk Ertzaintzari leporatu dio «bake-bakean egiten ari ziren mobilizazioetan istiluak sortzea».
Atxilotuak, zaurituak eta Ertzaintzari kritikak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu