Ekonomian atzeraldi tekniko deitzen zaio bi hiruhilekoan jarraian ez hazteari. INSEEk emandako datuen arabera, Frantzia egoera horretan dago, 1993tik estreinako aldiz.Martxotik ekainera bitartean %0,3ko hazkunde negatiboa izan zuen herrialdeak, eta estatistika erakundeak atzo jakinarazi zuenez, hirugarren hiruhilekoan eta laugarrenean ere %0,1 gutxiago haziko da.
Gobernuaren arabera, ordea, oraindik goiztxo da atzeraldiari buruz hitz egiteko. «Definizio teknikoak baino haratago doa errealitatea», esan zuen atzo bertan Eric Woerth Aurrekontuetarako ministroak. Haren esanetan, bi hiruhilekotan atzera egin arren, urte osoakontuan hartuta, %1eko hazkunde prebisioei eusten die Gobernuak. «%1eko igoera oso, oso, txikia da, baina hazkundea da», esan du.
Hazkunde prebisioei eusteko,presazko hainbat neurri onartu zituen atzo Gobernuak. Alde batetik, enpresa ertain eta txikiei maileguak erraztea. Bestetik, Administrazioak 30.000 etxebizitza erostea adostu zuen. Erosle aski egongo ez zenaren beldur, geldirik zeuden etxe horiek.
Atzeraldi teknikoan sartu da Frantzia 1993tik aurreneko aldiz
INSEEren arabera, %0,1eko hazkunde negatiboa izango du hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu