Aurrezki kutxen sektorea beranduegi berregituratu dela uste du MAFOk

2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Ikusi eta gero, denak jakintsu dio esaerak; eta halaxe egin du Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak ere. Esan du aurrezki kutxen berregituraketa beranduegi egin dela, «garai onetan» egin behar zela alegia, eta krisi garaian. Duela hiruzpalau urte egin izan balitz erakundeek krisiari indartsuago aurre egingo ziotela nabarmendu du, baina esan du horrek ondorio ezkorrago batzuk ere ekarriko zituela: «Erreforma oparoaldian egin izan balitz, aurrezki kutxen kapitalizazio beharrak diru publikoarekin beteko ziren, eta baliabide publikoak xahutuko». Dena dela, egungo erreforman sakondu beharra dagoela nabarmendu du MAFOk. «Kutxetako gobernu eredua aldatu ezean, ez dute finantzaketarik lortuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.