Aurtengoa «trantsizio urtea» da, ganberen ustez

Eusko ganberen arabera, industria jarduera apal ari da hazten, enplegua sortzeko gaitasunik gabe

Erredakzioa
DONOSTIA
2003ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiarentzat «iraganaldi urtea» izanen da aurtengoa. Eusko ganberen azken txostenaren arabera, inguruneko ekonomien garapenak «eragin handia» izanen du aurten ere EAEko ekonomian, eta, nahiz eta ez zuen aurreratu zenbat haziko den, «Estatuko batez bestekoa baino zertxobait apalagoa da».

Iaz bezala, eraikuntza da ekonomiatik tiraka ari den sektorea: «Dinamismo handia erakutsi du». Baina 2002an baino gutxiago hazi da, txostenaren arabera. Industrian, jarduera hazten ari bada ere, «ez da oso handie». Industriaren konfiantzaren adierazleek agertzen dute «egoera egonkorra» dela, baina «ez dago enplegua sortzeko gaitasunik». Zerbitzuak, berriz, %1,6 hazi dira uztailera arte.

Kontsumoak «indartsu» jarraitzen du, eta inbertsioetan ez dute aldaketa handirik sumatzen eusko ganberek.

Azkenik, lan munduari begira, lehen sei hilabeteetan enplegua sortu bada ere, «langabezia ez da behar beste gutxitu». Uztailera arte, urtebetean 9.600 langabe gehiago zenbatu dira. Hortaz, «lan egiteko moduan dauden ehun euskaldunetik 8,4 langabezian daude», azaldu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.