Automobilgintzak alternatiba bila hasi beharko du

2023ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Zenbait motatako per- eta polifluoroalkiloak existitzen dira. Produktu gehienek familia horretako elementu kimikoren bat izaten dute, baina bada horiez josita dagoenik ere; adibidez, autoa. Fluorokarbonoa izan ohi dute autoetako aire girotuko sistemek, eta fluoropolimeroa txasis margotuek.

Ibilgailu elektrikoen kasuan, are handiagoa da elementu kimiko horiekiko menpekotasuna. Litio ioizko bateriak dituzte auto elektrikoek, eta PVDF polibinil fluoruroa —fluorinarekin betetako material merke bat—erabiltzen dute bateria horiek fabrikatzeko. Sektorearen arabera, elementu kimiko horiek «ezinbestekoak» dira energia «berdearen» aldeko apustua egiteko.

Horiek hala, EB Europako Batasunak iragarritako debekuaren aurkako ohar bat argitaratu zuten sektoreko zenbait ordezkarik, abuztu hasieran. Oharrean, ohartarazi zuten urte gutxi barru Txinak «erabat» menderatuko duela ibilgailu elektrikoen merkatua baldin eta Europak betirako gai kimiko guztiak erabiltzea debekatzen badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.