Autonomoen atxikipenak %15etik %21era igoko dira

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Cristobal Montorok ez zuen gaiari buruz txintik ere esan, baina Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartutako neurrien artean azaltzen da autonomoen eta profesional liberalen (abokatuak, arkitektoak...) atxikipenen igoera. Zehazki, orain, haien fakturen %15 atxiki beharrean, %21 atxikiko diete. Neurria behin-behinekoa da: 2012ko abuztuaren 1etik 2013ko abendura artekoa, alegia. Salbuetsita daude nekazariak, abeltzainak eta basozainak, %2ko zerga pagatuko baitute. Neurriak ez luke, teorian, eraginik izan behar Hego Euskal Herrian, Errenta Zergari dagokiolako eta horren gaineko eskuduntza dutelako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioek eta Nafarroako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.