ekoNOMIA

Azaroan 2.377 langabe gehiago zeuden Hegoaldean

Iaztik 41.797 pertsona gehiago zeuden beharrik gabe Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta orain 166.703 daude langabezian.

2009ko abenduaren 2a
18:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Urriarekin alderatuta gora egin zuen azaroan langabeziak Hego Euskal Herrian, 2.377 lagun gehiago zeudelako beharrik gabe aurreko hilaren bukaeran, gaur Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak emandako datuen arabera.

Iazko azarotik, berriz, 41.797 pertsona gehiago zeuden lanik gabe Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (%31 inguru hazi da langabezia Hegoaldean). Orain 166.703 lagun daude beharrik gabe.

Datuak

Araba. Azaro bukaeran 19.273 langabe (urritik +195, iazko azarotik +5.231).

Bizkaia. Azaro bukaeran 69.862 langabe (urritik +1.036, iazko azarotik +17.524).

Gipuzkoa. Azaro bukaeran 38.319 langabe (urritik +634, iazko azarotik +9.961).

Nafarroa. Azaro bukaeran 39.249 langabe (urritik +512, iazko azarotik +9.081).

Hego Euskal Herria. Azaro bukaeran 166.703 langabe (urritik +2.377, iazko azarotik +41.797).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.