Azenario erraldoia

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joxan Ormazabal agurtu dugun astean, haren Azenario erraldoia sekula baino premiazkoago bihurtu da finantza merkatuko astoentzat. Konfiantza izan ezean, ikaran tematu dira merkatuak, eta 2008ko urritik izandako aste beltzena izan du hau: ia %14 galdu du Ibex-35ek (-%3,28) azken bost lanegunetan; une batzuetan eutsiko ziola zirudien, baina AEBetako enplegu datu onari muzin egin eta zipristin gorria nagusitu zen; bezperako ezustekoa gainditu ezinik iratzarri zen Dow Jonesen bidetik. Espainiaz harago, Eurostoxx-50 ere %4,26 amildu zen, arazoa iberiarra soilik ez den erakusgarri. Asteburuan, tximeleta mendian bezain lasai ezingo dira ibili EBZko eta Europako herrialdeetako buruak: astoa betaurrekoz ikusi eta azenario egokia prestatu beharko liokete. Euroak 1,27an eutsi arren, zor publikoan eta burtsan zerbait beharko da, erretzen ari den basoa norena den eztabaidatzeaz gain. 9.000 puntuen langa bertan du jada Ibex-35ek.



Galerak.Sabadell (+%0,14) ez beste akzio guztiek galerak izan zituzten Ibex-35ean: %3,75na galdu zuten bi banku handienek, eta %2,48 Edurnezurik; Iberiak %7,69, Arcelorrek %5,72 edo %4na pasa Iberdrolak edota Sacyrrek.



FCC. FCC (-%0,44) urteko lehen hiruhilekoan iazkoan baino %21 gehiago irabazteko gai izan da, ingurugiro, hiri eta berriztagarrien atalei esker: 40 milioi. Egunean irabaziak izan zituen kotizazioak, baina gorrira amildu zen azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.