Ekonomia

Azkarragak eta Luesmak beraien konpromezua erakutsi diete Sestaoko La Navaleko enpresa komiteari

Sestaoko La Navaleko enpresa komitea Jaurlaritzako Enplegu sailburu Joseba Azkarragarekin eta Espainiako Gobernuaren EAEko delegatu Paulino Luesmarekin batzartu da gaur. Untziolako enpresa komiteko partaide Miguel Angel Asporosak adierazi dunez elkarrizketen ostean bai Azkarragak, bai Luesmak La Navalen biziraupenerako "norabide berean lan egiteko nahia erakutsi dute" .

2004ko maiatzaren 31
16:28
Entzun
Prentsaurrean eginiko agerpenean Asporosak adierazi duenez langileak beste egoera batean onartuko ez zituzten "esfortzuak" beregain hartzeko prest ageri dira, "lanpostuen galera barne". Bilera hauetan komiteak erregulazio espedientearentzako "konponbidea" eta Korearen konpetentzia desleiala ekiditeko legislatzea eskatu die gobernuei. Era berean "errentagarria eta lehiakorra" dela erakutsi ahal izateko untziolaren esku "lan karga jar dezaten" eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.