Azken erreforma errotik aldatzea nahi du Adegik
DONOSTIA. Gipuzkoako patronalari ez dio graziarik egiten Espainiako Gobernuak onartutako negoziazio kolektiboaren erreformak. «Ez du malgutasunik bermatzen; ultraaktibitateri eusten dio; ez ditu desadostasunak konpontzen, eta ez ditu enpresetako itunak lehenesten». Soilik sindikatuen mesederako neurriak jasotzen dituela uste du Adegik, eta «errotik aldatzeko» eskatu du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu