Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez, istripua 19:30ak aldera izan zen. A.M.M.R. 40 urteko langilea soldatzen ari zela gertatu zen istripua. 33 urteko M.M.S langilea ere han zegoen. Bat- batean biltegiaren hirugarren oina lehertu zen, eta A.M.M.R-ek momentuan bizia galdu zuen. M.M.S, aldiz, Zumarragako ospitalera eraman zuten zaurituta.
Sindikatuek Azpeitiko lan istripua salatu dute, eta komunikatu bat plazaratu dute. Bertan diotenez, “lan baldintza txarrak eta prebentzio neurrien gabeziak istripu hauen arrazoi nagusitzat jo daitezke”. Bi langileek azpikontratatutako enpresa baterako lan egiten zutela adierazi dute sindikatuek. “Berriz ere errepikatzen da istorioa. Lan heriotzen erruduna patronala da. Ez dituzte euren betebeharrak betetzen. Bitartean administrazio publikoa isilik geratzen da, eta konplize bilakatu ere bai”, diote sindikatuek.
LAN EZBEHARRA
Azpeitiko azken lan istripuaren aurkako elkarretaratzera deitu dute sindikatuek
ELAk, LABek, ESKek eta STEE- EILASek bihar eguerdirako elkarretaratze deialdia egin dute, Azpeitiko (Gipuzkoa) Aceros Corrugados konpainian asteazkenean izandako lan istripua salatzeko. Lan ezbeharrean langile bat hil eta beste bat zauritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu