Babcocken atal batzuek erosleak izan ditzakete

2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Babcock Powerko langileek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean bildu ziren atzo, beren enpresarentzat irtenbidea eskatzeko. Xabier Garmendia sailburuordeak bulegoan jaso zituen langileen ordezkariak, eta azaldu zien enpresa osorik erosteko eskaintzarik ez dutela jaso. Hala ere, euskal enpresa batzuek interesa azaldu dute Babcocken negozio atal batzuei buruz. Garmendiak onartu die balizko erosle horiek ez dutela zertan hartu Babcockek kalean utzitako langileak. Industria Sailak eta Babcockeko langileek batzorde bat osatu dute, Sestaoko lantegiak izan ditzakeen eskaintzak aztertzeko. 52 urtetik beherako 2.000 langileren etorkizunak kezkatzen ditu gehien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.