Badok zerbait

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Ibex-35 indizeak (+%0,18) galeren soinua saihestu zuen atzo, uztailetik izandako asterik malerusenean %3,46 galduta. Badok.info jaio den astean, badok zerbait. Greziak eta Espainiak kezkatzen dituzte inbertsiogileak, eta sintonia berean dabiltza rating etxeak. AEBetako kontsumitzaileen konfiantza hobetu egin dela dio abenduko Michigango adierazleak, eta txikizkarien salmentak ere espero baino gehiago hobetu ziren: %1,3. Ereserki horrek ez zuen, ordea, gurea kutsatu: irabazien kantagintza krisian da, txerriak txerri. Egun osoan tarte txikian mugitu zen indizea, eta 2.442 milioiren salerosketa izan zuen; horien herena, 833 milioi, Santanderren (-%0,76) akzio oskorrietan. (H)egan Telecinco (+%7,22), pozik OHL (+%0,82) Villar Mir jabeak 112 milioi gehigarri jarri dituelako kapital hedatzean eta, berri txarrak, gutxi: Sacyr izan zen deabruak teilatuetan (edo gertu) sumatu zituena (-%0,8). Ferrovialekmendi errusiarrean jarraitzen du (+%3,11).



Nueva Rumasa. Ederra egin du Ruiz Mateos enpresariaren Nueva Rumasak, Sos Cuetararen (+%4,49) %30 erosteko eskaintza publikoa (EEP) egungo kotizazioaren azpitik aurkeztuta. Auzitegietan buruko minak dituen jaki enpresa haserretu duen arren, analistek aitortzen dioten balioa baino %6,5 gehiago da Nueva Rumasak eskaintzen zuen prezioa: akzioko 1,5 euro eskaini ditu, atzoko kotizazioa 1,86an itxi zuen akzioko. Bi prezioak ere, analistek batez beste akzioari aitortzen dioten 1,41 euroko prezioaren gainetik. Salazar anaiak Sos taldearen %25en jabe dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.