Bai & Buy, bada bai

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Geithner: aktibo toxikoak, buy. Yes? Bada Bai! Bai & Buy, ezbai ez, buy & buy, bai, bai! English, euskara, zernahi... buy and buy, bai, bai! Txantxa gutxi, no kidding: diru publikoa bai, pribatua ere bai (%8). Toxikoak «buy» (erosi), beraz, bai; bigarren eskuko etxebizitzen salmentak gora, dirua duenak «buy», bai, Wall Street ehiztariek «buy and buy», gurean ere «bai, bai», Obamak nahi? «yes», bai, guk ere bai, erreskatea gai? Spain is not different, Solbes: «bai!», jendeak «buy», erosi orduko saldu zuten hedge fund-ek ezbai, beraz «buy», Popular (+%7,85) eta BBVA (+%6,58) gora, bai. Zenbaki berdez blai? Bai. Buy! Euriborra beherantz, hipotekak ere bai! Bai? Bai, bai. Orduan, buy! %7na Abengoa? Bai. %7na Telecinco? Bai, bai; buy, buy. 2.103 milioiren salerosketa. Edurnezuri?! Bai? Buy! Bai, bai, %2,09 gora, ere bai. Eta Santander? Ere bai. Buy! %4,62 gora. Bai, noski. Hamargarren igoera eguna? Bai, bai, ez ezbai, yes, bai.



Conthek, CNMVko buru ohiak, kontra egin dio berak zuzendutako erakundeari. De facto, Forum eta Afinsak hein batean banku jarduera burutu zutela dio. Calzada zuzendari ohiak ere bere zalantzak plazaratu zituen. Oharpen publikorik ez zen ordea izan.



INGko (+%17,44) lehendakariak zuzendaritzari eskatu dio, Societe Generaleko (+%8,74) buruek egin lez, 2008ko ordainsari bereziei uko egin diezaieten. Ardura postuak dituzten 1.200 lagunei arrazoi moralengatik egin die eskakizun hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.