Euskal Moneta elkarteak eta Baionako hiriak euskoak onartzeko eta gastu batzuk (diru laguntzak, fakturak eta hautetsien konpentsazioak) euskoz egin ahal izateko hitzarmena izenpetu zutenetik, prefekturak auzibidea ireki zuen Baionan euskal moneta baliatzea oztopatzeko.
Lehenik Baionako herriak hitzarmena izenpetzeko Jean Rene Etxegarai auzapezari baimena eman izana zuen auzitaratu prefekturak; lehen prozedura judizial hori atzera bota zuen auzitegiak eta prefetak beste auzi bat ireki zuen hitzarmenaren kontra.
Hori ere, azkenean, atzera bota du auzitegi administratiboak eta ondorioz Baionako herriak euskoak baliatzen ahalko ditu.
Prozedurak segi lezake oraindik ere, estatuak hala erabakitzen balu, Estatu Kontseiluaren aitzinean.