Erretreten erreforma

Baionan atxikitako zuberotar batek atxilo jarraitzen du

Arratsaldean Mugimendu Sozialistako bi kide askatu dituzte, baina gazte zuberotar batek atxilo jarraitzen du

Atxiloketen harira atzo Baionan egindako elkarretaratzea. KONTSEILU SOZIALISTA IPAR EH
2023ko martxoaren 24a
14:46
Entzun

Atzo hainbat lagun atxilotu zituen Poliziak Baionan, erretreten erreformaren aurkako greba eta protestetan. Egunean bertan atxilotuak askatzeko protestak egin ziren, eta Ipar Euskal Herriko GKSk adierazitakoaren arabera, gaur eguerdian Mugimendu Sozialistako bi kidek atxilo jarraitzen zuten. Azkenean, arratsaldean aske utzi dituzte bi kideak, baina beste gazte zuberotar bat atxilotuta dago oraindik.

Kaleak gori daude Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Sindikatuek hasieratik egin diote aurre Macronen Gobernua egiten saiatzen ari den erretreten eta gizarte segurantzaren erreformari, baina ez zen giroa gehiegi berotzen ari. Paristik kanpo mobilizazio baketsu eta gatazkarik gabekoak izaten ari ziren, aste honetara arte. Grebak areagotzen ari dira, eta egun argiz egiten ziren mobilizazioak gaueko protesta bihurtu dira, eta Polizia gogor egiten ari da manifestarien aurka. Gauero ehunka pertsona ari dira atxilotzen, eta ostegun gauean jo zuen goia, Ipar Euskal Herrian eta Frantzian 450 lagunetik gora atxilotu baitzituzten denera. Suhiltzaileak eta beste hainbat sektore protestetara batzen ari dira, eta erreformari aurre egiten jarraituko dutela dirudi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.