Baltikotik Indiara, Ceutatik igarota

2023ko otsailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bide luzea dago Errusiaren Baltikoko portuetatik (Primorsk eta Ust-Luga) Asiako findegietara, eta hori bi fasetan egiten ari da petrolioa. Bloomberg-ek kaleratu duenez, abenduaz geroztik Aframaxes izeneko hamabost petroliontzi txikik Ceuta hiriaren (Espainia) parera eraman dute karga—700.000 upel bakoitzak—, eta han VLCC petroliontzi handietan kargatu dute (bi milioi upel). Ondoren, sei VLCCk Afrika inguratu eta Indiara eta Txinara eraman dute. Era horretara, Aframaxesek bidaia gehiago egin ditzakete Baltikoko ur izoztuetan, horretarako prestatuta baitaude. Legezko operazioa da, nazioarteko uretan egiten ari direlako, baina ingurumenarentzat baditu bere arriskuak, kontuan hartuta Errusia erabiltzen ari den VLCC asko asko zaharrak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.