Banatuz-en ustez, Kutxa fundazio pribatu bihurtu nahi dute
Banatuz Kutxako bezero batzuek osatutako plataformak prentsa ohar batean kritikatu du aurrezki kutxa fundazio pribatu bihurtzea. Hilaren 26an egingo den ezohiko batzarrera begira, Gipuzkoa Donostia Kutxako kontseilarien dokumentaziotik ondorioztatu dute erakundea fundazio pribatu bihurtzeko asmoa dutela, eta, horregatik, «erabateko gaitzespena» azaldu dio pribatizazioari eta haren izaera juridikoa aldatzeari. Banatuz-en irudiko, gizarte gipuzkoarraren zerbitzura egon beharko luke Kutxak, «Gipuzkoaren eta Euskal Herriaren garapen sozioekonomikoa bultzatuz». Pribatizazioak interes politikoei eta alderdikoiei erantzun diela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu