Banca Civica taldea osatuko dute Nafarroako Kutxak eta beste hiruk

Caja de Burgos eta Sa Nostra gehituko zaizkie Cani eta CajaCanariasi; otsailean gauzatuko da bat-egitea

Erredakzioa
Donostia
2009ko abenduaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Nafarroako Kutxari eta CajaCanariasi Caja de Burgos eta Balearretako Sa Nostra kutxak batuko zaizkie aurki, eta bat-egite horretatik Banca Civica taldea jaioko da, Espainiako seigarren aurrezki kutxa handiena aktiboei dagokienez. Izan ere, lau kutxek ia 60.000 milioi euroren aktiboak pilatzen dituzte.

Oraingoz, fusio proposamena aurkeztu diote Espainiako Bankuari, eta urtarrilaren bigarrenhamabostaldian azalduko dizkiote bat-egite operazioaren inguruko xehetasun guztiak. Dena espero bezala joaten bada, otsaila bukatu aurretik gauzatuko da fusioa eta sortuko da Banca Civica taldea.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA