Krisi ekonomikoa hor den arren, Banco Guipuzcoanok iaz ere diru irabaziak izan zituen, gaur berak jakinarazi duenez: garbian, 61,6 milioi eurokoak, orain arteko handienak. Aurten kopuru bera irabaztea espero duela esan du. 2007an 61,5 milioi euroko irabaziak eduki zituen.
Jose Mari Agirre bankuko presidenteak eta Juan Luis Arrieta zuzendari nagusiak ukatu egin dute inork erakundea "berehala" erosteko asmorik duela.
Agirrek kargua utziko du -70 urte dauzka- eta baliteke Javier Etxenike izatea haren ordezkoa.
EkoNOMIA
Banco Guipuzcoanok iaz 62 milioi euroko irabaziak izan zituen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu