Nobel sariak

Banerjee, Duflo eta Kremerrentzat Ekonomiako Nobel saria, pobrezia txikitzeko beren lanengatik

Suediako Banku Nazionalak bi gizon eta emakume bat saritu ditu etxe txiroenak laguntzeko politikak garatzen lagundu dutelako

Abhijit Banerjee da saridunetako bat. BERRIA
xabier martin
2019ko urriaren 14a
09:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Abhijit Banerjee, Esther Duflo eta Michael Kremer dira 2019ko Ekonomiako Nobel saridunak; lehengo biak Massachusetts Insitute of Technologyko irakasleak dira, eta Kremer Harvardekoa —AEBetan denak—. Hirurek jaso dute saria pobreziarekin lotutako lanengatik, txirotasuna gutxitzeko beren ekarpen esperimentalarengatik hain zuzen. Egungo erronka handienetako bat dela dio Suediako Bankuak, pobrezia gutxitzea alegia, eta saridunen ekarpena azpimarratu du, politika berriak ezarri ahal izateko.

Ekonomiari dagokion saria izan da aurtengo Nobel sarietan azkena, eta akademiak ematen ez duen bakarra. 1968az geroztik ematen du erakunde horrek Alfred Nobelen oroimenez. Bederatzi milioi koronako saria da, alegia, 831.000 eurokoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.