Bankuak aktibo toxikoak kentzeko legea onartu du
BERLIN. Bad banks deitutako erakundeen bidez, Alemaniako bankuek euren aktibo toxikoak baztertzeko aukera izango dute Bundestagen onartutako lege bati esker. Alemaniako Legebiltzarraren lege horri esker, bad banks-en laguntza jasoko dute banku pribatuek zein publikoek eta aurrezki kutxek. Askoren ustez, aktibo toxiko horiek eragin dute krisia. Enpresek kredituak jasotzeko bidea zabaltzea da legearen asmo nagusia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu