Bankuei emandako laguntza batzuk legezkoak ote diren aztertzen ari da EB

2015eko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BRUSELA. Espainiak, Italiak, Greziak eta Portugalek aktibo fiskal geroratuei (DTA, ingelesez) emandako bermeak legearekin bat ote datozen aztertzen ari da Europako Batzordea. Etorkizunean izan daitezkeen galerengatik zergak gutxitzeko aukera ematen duten aktiboak dira DTAk, eta bankuen kapital gisa zenbatzen jarraitu ahal izateko berme publikoa eman zieten lau estatu horiek. Espainiak 2013ko abenduan eman zien 40.000 milioiren berme publikoa bere bankuei: BFA-Bankiak (7.000 milioi) eta Santanderrek (5.400) jaso zuten gehien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!