FINANTZA

Bankuen arteko fusioen lasterketa hasi da Europan

Santanderrek Abbey erosi zuenetik, Europako finantza erakundeen arteko mugimenduak ugaritu egin dira azkenaldian

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Europako bankuen arteko fusioen lasterketa hasi da. Beharbada, Santander taldeak eman zuen irteerako seinalea, irailean Erresuma Batuko Abbey National Bank erosiko zuela iragarri zuenean. Martxoan, BBVA eta ABN Amro bankuak etorri ziren, Italiako Banca Nazionale del Lavoro eta Antonveneta erosteko eskaintza publikoak egin zituztenean. Azken egunetan, Hypovereinsbank eta Commerzbank Alemaniako bankuak erosteko interesa agertu dute hainbat finantza erakundeek.

Azpiko korronte handia sumatzen da Europako finantza erakunde handien artean. Horren erakusle, Fred Goodwin Royal Bank of Scotlandeko presidenteak apirilean egindako adierazpenok: «Datozen garaiotan ikuslearen jarrera hartuko dugu». Bat-egiteko haizeok bultzatzen ari dira Europako Banku Zentralak eta Europako Batzordea, finantza sektorea sendotzen lagundukoduela usteko dute.Azken egunetan, Alemaniara zuzendu dira begiak. Unicredito Italiako bankuak onartu du HVB Hypovereinsbank bankuarekin negoziatzen ari dela, erosteko eskaintza bat egiteko. Ez da azaleratu bestelako daturik, baina bi bankuek indarrak elkartuz gero, Europan inoiz izandako fusiorik handiena litzateke. Burtsan 41.400 milioi euroko kapitalizazioa eta 733.000 milioi euroko aktiboak lituzke taldeak. Hala ere, Unicreditok arrisku handia hartuko luke bere gain, HVBk 326.000 milioi euroko kreditu zorroa baitu. Era berean, bi bankuek partaidetzak dituzte Europa ekialdean, eta horrek lehia zerbitzuen oniritzia oztopatu dezake.Baina mugimenduak ez dira hor amaitu. Commerzbank Alemaniako hirugarren kreditu erakundearen gaineko zurrumurruak ugaritu dira. Deustche Bank, BNP Paribas, Royal Bank eta Soziete Generale ibil daitekezke Commerzbanken atzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.