Bankuetan jarrita

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainia aulki eta bankuetan jarri eta Munduko Kopari begira egon aurretik, bankuetan oinarritu zen Ibex-35 (+%3,87), bigarren egunez jarraian gola ospatzeko. Estres edo larrialdi egoeraren analisietan, Alemaniaren zorra alde batean jarriko da eta Mediterraneoko herrialdeena bestean. Horrela, Hegoafrikan lez, aurrez aurre egongo dira futbola (eta negozioak) ulertzeko modu bi. %6na pasa irabazi zuten Santander, BBVA, Sabadell eta Banestok; %9na Bankinter eta Popularrek. Badirudi bankuek eutsiko diotela eta iraultzak itxaron dezakeela. 3.169 milioiren salerosketa eta baikorkeria agerpen berri bat, azken finean. 10.000 puntuen langara arrimatu da Ibex-35, eta ez berez bankuek irabazi handiagoak espero dituztelako, baizik eta porrot arriskua, inoiz horrelarik egon bazen, urrutiago ikusten dutelako txerritxo ehiztariek. Aldakortasun itzelak, ordea, ez die laguntzen ehiza maite ez duten inbertitzaile txikiei; bankuetan esertzea ez da jada lasaigarria.



Estres edo larrialdi analisiak zer dira? Balizko gertaera batzuen aurrean (BPGaren jaitsiera jakin bat, enpleguaren bilakaera, etxebizitzen prezioena, eta abar), finantza erakundeen kapitalarekin zer gertatuko litzatekeen aztertzen da. Teorikoki, zenbait erakundek galerak eta zuzkidurak egin beharra pairatuko lukete eta, ondorioz kapitala hedatu beharra. Modu argian datu horiek argitaratzeak, bakoitzaren sendotasunaren berri ematea bezala da. Horrek arriskuak ere baditu, datuok publiko egiteak ahulenak ahuldu ohi dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.