AEBetako Enpresa Porrotetarako Auzitegiko epaile James Peckek baimendu egin du Barclaysekhondoa jo berri duen Lehman Brothers inbertsio bankua erostea. Erabaki hori ohikotik kanpokoa dela onartu du epaileak, eta aukera hoberik ez dagoela baimendu duela. Etorkizunera begira ez dela aurrekari gisa hartu behar zehaztu du.
Lehman Brothersen banku inbertsioen eta merkatu kapitalen atalak 1.750 milioi dolarren truke (1.213 milioi euro inguru) erostea erabaki du Barclaysek, nahiz eta kopuruetan doiketak egin behar direla agertu duten bi aldeek. Erosketa gauzatzen bada, Lehman Brothersek AEBetan dituen 10.000 bat lanpostu salbatu ahal izango dira.
Ekonomia