Barclayseko presidenteak dimisioa eman du, Liborraren auziagatik

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri du bankuen inguruko ikerketa hasiko dutela

Erredakzioa
2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Barclays banku britainiarrak Libor indizea manipulatzeak izan ditu lehen ondorioak. Joan den astean 363 milioi euroren isuna ordaindu beharko zuela jakin ostean, Marcus Agius bankuko presidentearen dimisioa heldu zen atzo.

Libor indizea —banku arteko merkatuan erabilia —2005. eta 2009. urteen artean manipulatzea egozten zaio bankuari. Agius 2007tik izan da Barclayseko presidente, «bankuaren izen onaren azken zaindaria», hark azaldu duen bezala. Bob Diamond Barclayseko aholkulari nagusiak, aldiz, ez du dimisioan pentsatzen: «Langile gutxi batzuen errua da», esan du.

Barclays ez da, ordea, kalteak izan ditzakeen bakarra. Ikerketa abian da, eta tartean dago RBS Royal Bank of Scotland ere. David Cameron lehen ministroak iragarri du sektorearen ikerketa hasiko dutela Parlamentuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.