BASFek 80 fabrika itxiko ditu denboraldi baterako
berlin BASF enpresa kimikoak «aldi baterako» 80 lantegi ixtea erabaki du, eta neurri horrek 20.000 langileri eragingo die. Gainera, ekoizpena murriztuko du beste ehun lantegitan. Eskariak bat-batean izugarri gutxitu zaizkiela argudiatu du Juerggen Hambrecht BASFeko presidenteak, eta bereziki autogintzatik datozkionak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu