Kutxako administrazio kontseiluak batzar nagusiko konpromisarioen bi herenaren babesa behar zuen BBKrekin bat-egiteko prozesua gauzatzeko, eta ez du jaso. Azkenean konpromisario guztiak joan dira batzarrera; 63k bozkatu dute alde, 33k kontra eta 4k abstentzioaren alde egin dute. Horrenbestez, buruzagien iragarpenak ez dira bete, eta egitasmoa bertan behera geratu da. PSEk (18 ordezkari), ezker abertzaleak (12 ordezkari), PPk (3 ordezkari) eta ELAk (ordezkari bat) kontrako botoa emango zutela iragarrita zuten.
Kutxak ez ezik, gaur arratsaldean BBK-ko batzar nagusiak ere egin du gai horren inguruko bilera, eta baiezkoa eman dio bat-egiteari. Kutxaren onespenik gabe, alferrik ordea.
Orain ikuskizun dago BBK-ko eta Kutxako buruzagiek berriro helduko dioten ahaleginari. Behin eta berriz azpimarratu dute egungo testuinguruan ezinbestekoa dela elkartzea, besteak beste, ekonomia krisiari aurre egin ahal izateko.
Azkenaldian, erakunde bateko zein besteko arduradunek egindakotzat eman dute bat-egitea, baina, azkenean, Kutxako batzar nagusiak zapuztu egin du proiektua.
Bat-egiteari ezezkoa eman dio Kutxako batzar nagusiak
Hori dela eta, BBKrekin elkartzeko egitasmoa bertan behera geratu da oraingoz. Erakunde horietako arduradunen arabera, ekonomia krisiari aurre egiteko ezinbesteko tresna da bat-egitea, eta, ondorioz, ikuskizun dago berriro ahaleginduko diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu