Pentsioak

Batez beste 1.065 euroko pentsioak daude Hego Euskal Herrian

Azken urtean %1,8 hazi da pentsioaren zenbatekoa, pentsiodun berriei aurrekoei baino sari handiagoa dagokielako.

xabier martin
2014ko urriaren 28a
08:40
Entzun

Hego Euskal Herrian 654.243 pentsiodun zeuden urrian, Espainiako Gizarte Segurantzak gaur emandako datuen arabera. Duela urtebete baino %1,5 gehiago dira.  

Arabarrek dute batez besteko pentsiorik handiena (1.098 euro). Haren ondotik datoz bizkaitarrak (1.092), gipuzkoarrak (1.057) eta nafarrak (996,59). 

Erretiroa hartutakoak dira pentsiodunen artean multzo handiena osatzen dutenak (414.650), eta haiei dagozkie pentsio handienak (1.220 euro). 

Haien atzetik alargunak dira pentsiodun ugarienak. Aurtengo urrian 164.636 ari ziren pentsioa jasotzen, 728 euro batez beste. 

Pentsiorik urriena ez da, ordea, haiena, umezurtzena baizik: 19.421 lagunek batez beste 422 euro patrikaratzen dituzte. 

Lanerako gaitasunik eza onartuta daukatenak 53.743 dira 2014ko urrian. Alargunak baino batez besteko pentsio altuagoa jasotzen dute haiek, 1.155,92 eurorekin. 

Beste 2.793 lagun senideen aldeko pentsioen onuradun dira, eta 617 euro jasotzen dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.