BBK izango da Cajasur Kordobako (Espainia) kutxaren jabea. Espainiako Bankuak halaxe erabaki du enkante batean, BBK-k Caja Madril, BBVA eta Unicajaren eskaintzak gainditu ostean. Cajasurrek 596 milioi euro galdu zituen iaz, eta 800 milioi jaso zituen Espainiako Bankuak esku hartu ostean.
BBK-k 288 milioi irabazi zituen 2009an. Bizkaiko aurrezki kutxak 2.430 langile ditu eta 30.000 milioi aktibo dauzka ia. Cajasurrek 18.000 milioi aktibo ditu eta 3.012 langile. Bulego kopuruari dagokionez, BBK-k 412 ditu eta Kordobakoak 474.
ekoNOMIA