BBK-k 83 milioi inbertitu ditu gizarte ekintzan

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iaz irabazitakoaren herena gizarte ekintzara bideratu du Bilbao Bizkaia Kutxak, 83,4 milioi euro, hain zuzen. Kontuan hartzeko zenbatekoa dela iritzi dio erakundeak berak, tamainaz handiagoak diren beste batzuk diru gutxiago inbertitu dutelako.

Diru horren ia erdia laguntza zerbitzuak finantzatzeko erabili du —BBK-k berak bakarrik edo beste erakunde batzuekin elkarlanean eskaintzen ditu—; %17 astialdiko eta kulturarekin zerikusia duten ekimenak finantzatzeko; %8 hezkuntzari lotutako ekimenetara bideratu du; eta gainerakoa hainbat esparrutako egitasmoen artean banatu du.

Bizkaiko aurrezki kutxa gustura azaldu da inbertsio horien emaitzekin, eta datozen urteetan ere bide beretik jarraitu duela iragarri du. Hala, beka eta diru laguntzak emateko programa berriak abian jarriko dituela jakinarazi du eta erakunde publiko eta pribatuekin elkarlenean gazteek lan merkatuan tokia egiteko ekimenak sustatuko dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.