ekoNOMIA

BBK-ko presidente berriak dio 2011n hasiko direla EAEko aurrezki kutxen bat-egiteaz hizketan

Mario Fernandezek adierazi du Bizkaiko kutxaren egungo lehentasuna krisi ekonomikoari aurre egitea dela.

2009ko uztailaren 28a
11:02
Entzun
Mario Fernandez BBK-ko presidente berriak gaur adierazi du 2010 bukaeran ikusiko dutela zer egoeratan dauden Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aurrezki kutxak, eta 2011n hasiko direla hiruren balizko bat-egiteaz hizketan. "Orduan ikusiko dugu noiz eta nola egiten dugun". Izan ere, Fernandezek dio bere kutxaren egungo lehentasuna krisi ekonomikoari aurre egitea dela.

Iaz saiatu ziren hiru kutxak batzen, baina Vital Kutxa Arabako zuzendaritza ez zen prest azaldu, ezta Kutxa Gipuzkoako batzar nagusia ere.

Atzo hartu zuen BBK Bizkaiko aurrezki kutxaren presidente kargua Fernandezek, Administrazio Kontseiluak izendatu ondoren. Xabier Irala ordezkatu du.

Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzeko prest azaldu da Fernandez, "elkarri begirunea izanda", eta haren plangintza ekonomikoa "bide onean" dagoela iruditzen zaio. Dena dela, egoera ekonomikoa "hurrengo hilabeteetan oso txarra" izango dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.